Mega zerbitzuari buruzko xehetasunak kontatu dizkigu Xabi Unanuek
Gordailu moduan funtzionatuko du Mega zerbitzuak. Erabiltzaileek bertan gauzak sartu ahal izango dituzte, eta nahi dugun ororekin elkarbanatu. Ez da horrelako zerbitzuak eskaintzen dituen lehen ataria, baina garrantzia tamainan dago, 50 gigako disko gogor birtualai zango duelako. Doan 50 giga eskainiko ditu; hilabetean 10 dolar ordainduz gero, aldiz, 500.
Hasieran, zerbitzua hankamotz utzi dutela pentsa liteke. Drive etxeak, esaterako, ofimatikako zerbitzuak gehitzen ditu, baina, dirudienez, laster konponduko dute. Sei hilabetetan, zerbitzua garatuko dutela adierazu du Kim Dotcom sortzaileak. Gainera, ez da ahaztu behar data horietarako Megabox eta Megamovie izeneko aplikazioak ere eskuragarri izango direla. Musika eta bideoen iraultzaren aurrean ote gaude? Batek daki, baina behintzat interesgarria izango da hori guztia probatzeko.
Pasahitzekin sortu diren arazo txiki batzuk ere oraindik konpontzeko dituzten arren, litekeena da ondorengo egunetan konpontzea. Entzun, hemen, Xabik esandako guztia.