Will.i.am rap abeslariak iphonetarako aparailu berria aurkeztuko du
Teknologia arloko azken nobedadeak errepasatzen ditugu astero Xabi Unanuerekin. Gaur kontatu digunaren arabera, Will.i.am rap abeslari ezagunak iphonetarako balio duen tresna berri bat aurkeztuko du. Antza denez, berrikuntza horri esker, telefonoetako kamerek 14 megapixeleko argazkiak atera ahal izango dituzte.
Horrez gain, Facebook sare sozialak instagram bateratu egingo du bere zerbitzariekin. Erabaki horrek, ordea, zalaparta eragin du Sarean, zaborra diren mezu elektroniko ugari bidali dituztela salatzen baitute askok.
Ondoren, Finlandiako neskaren kasu bitxiari buruz hitz egin dugu. 9 urteko neska baten etxean sartu da polizia, Winnie the poohren ordenagailua konfiskatzeko. Dirudienez, copyrighta urratzen zuen materiala zuen bertan. Chisu artisa finlandiarraren abestiak zituen deskargatuta.
Entzuleen galderak ere erantzun ditugu, Whatsapp eta Google Nexus 4aren inguruan. Entzun hemen, audioa oso-osorik.