Telesailen inguruko nobedadeak ekarri dizkigu Aitor Karatziolok

Astero egiten dugun moduan, telesailei buruzko albisteak izan ditugu hizpide.
The Carrie Diaries | Argazkia: youtube
The Carrie Diaries. Argazkia: youtube

Nobedade ugari aipatu ditugu gaur telesailen inguruan, Aitor Karatziolorekin. Besteak beste, otsailean estreinatuko den House of Cards telesailari buruzko xehetasunak kontatu dizkigu Aitorrek. Kevin Spacey aktorea izango da protagonista. Proiektu horren aurrerapena, jarraian:



Horrez gain, Sex in the city telesail ezagunaren aurrekaria egingo dutela iragarri digu. The Carrie Diaries du izena eta Carrie Bradshawren gaztaroa aztertuko du. Hona hemen, trailerra: