Ate joka dugu Behobia-Donostia lasterketa!

Igandean jokatuko da lasterketa ezaguna, eta Iñaki Mozo izan da estudioan gomendioak emateko.
Behobia-Donostia 2011
Behobia-Donostia 2011

25.000 korrikalarik parte hartuko dute igandean, azaroaren 11n, Behobia-Donostia lasterketan. Goizeko 10:00etan elbarriak abiatuko dira, patinatzaileak 10:10ean, eta, azkenik, korrikalarien txanda izango da 10:30etatik aurrera.

Kontuan hartu beharreko zenbait gomendio ere eman dizkigu Iñaki Mozok. Lehenik eta behin, lasterketa hasi baino ordu eta erdi lehenago irteera inguruan egotea komeni da. Era berean, igandean arropa berria ez estreinatzea dela onena esan du, ez baitakigu nola egokituko zaigun.

Horrez gain, aurten inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dutela iragarri digu, parte hartzaileen % 18. Kataluniatik ere korrilakari asko etorriko dira Behobia aldera, 4.000 inguru.

Entzun audioa, oso-osorik!