Teknologia arloko nobedadeak, Xabier Unanuerekin

Merkatuko produktu berrienak aurkezteaz gain, azken albisteak laburbildu dizkigu.
Xabi Unanue | Argazkia: EITB
Xabier Unanue. Argazkia: EITB

Messengerra itxi egingo du Microsoftek, ia 15 urte eta gero. Skypekin bateratu nahi du Microsoftek, eta izen hori mantenduko du mezu laburren zerbitzuaren izen moduan. Antzekoa egingo du Hotmailekin, izen hori desagertu egingo baita pixkanaka Outlooken mesedetan.

Horrez gain, Samsung etxeak tablet bat oparituko du azaroan bere azken telefonoa erosten dutenei. Samsung Galaxy 3 bat Movistar, Vodafone yoigo edo The Phone Housen erosiz gero, Samsung galaxy tab 2 bat oparituko dute, ia 300 € balio dituen oparia. Googlek Nexus telefonoa kaleratuko du bi aste barru, eta horri aurre egiteko bidea da; izan ere, gama altuko telefonoa prezio erdian aterako duelako.

Instagramen inguruan aldaketak datozela adierazi digu Xabik. Argazkiak tuneatzeko balio duen zerbitzua alde batera utzi nahi du Twitter sare sozialak, berezko zerbitzua eskaintzeko. Beraz, Twitterren bertan eraldatu ahal izango ditugu gure argazkiak. Bestalde, Instagramek web bertsioa kaleratuko du. Orain arte mugikorretatik bakarrik ikusi genitzakeen erabiltzaileen profilak. Orain, ordea, web bertsioa kaleratuko denez, edozeinek kontsultatu ahal izango ditu.