Zer-nolako oinetakoak izan behar ditugu armairuan?

Maite Eskarmendi adituak modan dauden oinetakoak deskribatu dizkigu.
Maite Eskarmendi, 'Dida'. Argazkia: EITB
Maite Eskarmendi | Dida

Moda arloko azken joerak aztertzen ditu astero Maite Eskarmendik. Itxura egokiena izateko gakoak eta aholkuak ekartzen dizkigu.

Oinetakoen txanda izan da gaur, ezinbesteko osagaiak baitira look bikaina lortzeko. Esate baterako, bota havaianak izan ditugu hizpide; izan ere, udazkena iritsi dela eta, uretarako bereziak sortu dituzte. Tamainari dagokionez, bi estilo dira nagusi: belaunaren gainetik geratzen direnak eta orkatila artekoak.

Ondoren, sleepers izenez ezagutzen diren oinetakoei egin die aipamena Maitek. Bailarina itxurako Zapata erosoak dira eta modan daude, gizon zein emakumeentzat. Azkenik, honako aholku garrantzitsua eman digu: jantzi sinpleak erabiltzea oro har, eta oinetan ipintzea kolore puntua.

Entzun hemen Maite Eskarmendik ‘Dida’n kontatu digun guztia!