Gerard Piquek 'look' berria estreinatu du
Bibotea uztea erabaki du Shakiraren mutil-lagunak.
Gerard Pique bigotearekin. Argazkia: Twitter
Twitter sare sozialera igotako argazki batean erakutsi digu Piquek estreinatu berri duen itxura. Besaulki gris batean eserita ageri da, dotore-dotore. Deskribapen gisa, bi hitz idatzi ditu: "Moustache time" (bibote garaia).
Argitaratu bezain laster, futbol-jokalariaren erabakiaren inguruko hipotesi ugari entzun ditugu. Batzuen ustez, aita izango denez, gizontasun-irudia emateko egin du aldaketa; beste askoren iritziz, ordea, moda joera baino ez da.
Kontuak kontu, Shakira eta Pique protagonista dira azkenaldian, hedabideetan. Duela egun gutxi, abeslari kolonbiarra Bakun ikusi ahal izan genuen, haurdun dagoela iragarri zuenez gero eskainitako lehen kontzertuan.