Maite Eskarmendik modan dauden berokiei buruz hitz egin digu

Udazken eta negurako joerak zein diren argitu digu moda adituak.
Maite Eskarmendi
Maite Eskarmendi 'Dida'n

Moda-modan jantzita joateko ezinbesteko aholkuak eman dizkigu gaur ere Maite Eskarmendik. Udazken eta negurako zer-nolako berokiak datozen aurreratu digu.
Ezaugarri azpimarragarriena ugaritasuna da aurten modan; beraz, ez da estilo bakarra nagusituko.

Luzerari dagokionez, belaunaren gainetik geratzen diren berokiak janztea da egokiena, Maiteren iritziz. Era berean, militar itxurako jaka asko ikusiko ditugu dendetan, baita osagarriak dituztenak ere: botoiak, tatxetak eta papar-hegalak, besteak beste.

Materialari erreparatuz gero, larruak protagonismo handia izango du. Rockzaleen estiloa izango da ikusgai, nonahi. Horrez gain, artilea ere berreskuratuko dute diseinu askok.

Eta, nola ahaztu betiko jaka bakeroak? Sekula ez dira zaharkitzen, eta eraberrituta datoz denboraldi berri honetan, guztiz koloretsu!

Hemen dituzue Maite Eskarmendik ‘Dida’n emandako azalpenak, oso-osorik!