Kepa Acerok sinatutako surf ohola oparitu du ''Dida'' saioak

Surfilm festibalaren eskutik opari bikaina eman du Gazteako saioak.
Kepa Acero.

Primerako zozketa antolatu dute "Dida" saioak eta Surfilm festibalak. Horri esker, parte hartu duten entzuleek Kepa Acero surflariak sinatutako ohola eskuratzeko aukera izan dute.

Zozketa gaurko saioan egin dute eta Josu Zubiaurre elgoibartarra izan da irabazlea. Zorionak Josu!