Virenque: “Hasieratik oso argi geneukan gauzak sinplifikatu nahi genituela”

Iruñeko taldeak bere hirugarren LPa aurkeztu digu, esklusiban, “B Aldea”n.

Virenque taldeko Eneko Leza eta Eneko Zabalza "B Aldea"n izan dira, azaroren 8an kaleratuko duten Falso Llano izeneko hirugarren diskoa primizian aurkezten.

Ekainean grabatu zuten lana, eta partekatzeko irrikitan daude iruindar bandako kideak.

Txirrindularitzan erabiltzen da "lau faltsua" edo "falso llano", lauak diruditen gune aldapatsuei erreferentzia egiteko. Musikarako ere kontzeptu aproposa dela diote Virenqueko kideek, gorabeheratsua izan baita euren 11 urteko ibilbidea.

Euskara hutsean idatzi dituzte diskoko letra guztiak, estreinakoz. Aldaketa honez gain, lan egiteko modua ere bestelakoa dela azaldu digute musikariek. Izan ere, lasaitu egin dira taldekideak: taldearen erritmoen menpe bizi beharrean, Virenque euren bizitzetara egokitzea lortu dute.