Zeba: “Beste talde batzuetan ibili izanak malguagoak izaten erakutsi digu”
Taldeko Imanol Escribano eta Jon Almuedok euren lehen EPa aurkeztu digute.
Zeba. Argazkia: @zebagara
Zeba taldeko Imanol eta Jon "B Aldea"n izan dira, euren estreinako EPa aurkezten.
2023 amaieran elkartu ziren Donostian Imanol Escribano, Jon Almuedo eta Jon Gartzia. Rocka, grungea eta garagearen bidetik ekin zioten lehen abestien konposaketari, eta horrela osatu zuten 4 abestiz osatutako bilduma.