‘Bi Mile Hitz’, Itzek mungiarren estreinako EPa
Iazko Maketa Lehiaketan ezagutu genuen taldea. Finaletik urtebete igaro den honetan, euren estreinako EPa ekarri digute.
Itzek. Argazkia: @mikelloggs_
Itzek taldeko Antton Elorriagaren bisita izan dugu "B Aldea"n. Maketa Lehiaketako finalean ezagutu genuen mungiar banda, Gaztearen txapelketako final handira iritsi baitziren.
Bi Mile Hitz izeneko estreinako EPa aurkeztu digu musikariak. Lau kantako bilduma osatzeko kontuan izan dituzten erreferenteez galdetuta, Pixies eta The Strokes aipatu ditu elkarrizketatuak.