“Perspektiba nostalgiko batetik begiratu diogu gure ibilbideari; xumea izanda ere, gure bizitza izan da”
Skabidean taldeko Imanol Olague eta Antonio Iriarte "B Aldea"n izan dira, taldearen estudioko bosgarren diskoa aurkezten.
Skabidean. Argazkia:
Skabidean taldeko lagunek Hau Errepikaezina Izan Da izeneko diskoa aurkeztu digute "B Aldea"n. Iruindar bandak 17 abestiko diskoa (estudioko bosgarrena) kaleratu berri du.
Imanol Olague eta Antonio Iriarte taldekideek azaldu digutenez, Skabideanen ibilbidea omendu dute disko honetan, nostalgiatik. Oso gazteak diren arren, 12 urte baitaramatzate oholtza gainean.