'B aldea'k beteta dakar agenda

Asteazkenean eta ostegunean Jazpana Fest eta Bime Live jaialdiak hartuko ditu ardatz 'B aldea'k. Ostiralean, berriz, Liherren bisita izango du.

Izaro abeslariaren bisitarekin ekin dio bart asteari 'B aldea' saioak. Om diskoa aurkezteaz gain, astelehenero aipatu saioan kolaboratuko duela iragarri zuen azken honek atzokoan.

Dena den, aste honetan ez da Julen Idigorasen gonbidatu bakarra izango, ostiralean Liher taldearekin hitzartu baitu solasaldia 'B aldea'ko aurkezleak.

Gainera, asteazkenean asteburuan Beasainen egingo duten Jazpana Fest jaialdiaren nondik norakoak argituko dituzte, eta ostegunean horixe berori egingo dute Barakaldoko BEC! erakustazokak hartuko duen Bime Live festibalarekin.

 

rekin.

 

rekin.

 

rekin.

 

rekin.