Keu Agirretxeak irekiko du 'B aldea' saioko aste honetako egitaraua

Esne Beltza eta Madera taldeen bisita ere izango dugu, eta Gaztea DJ Lehiaketari ere egingo diote bere lekua.

Astero bezala, oraingo honetan ere egitarau zabala prestatu digute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabi Doncelek.

Gaur, astelehena, Keu Agirretxea ondarroarrak Nomadak eta kofrea diskoa aurkeztuko digu. Bihar, berriz, Esne Beltza taldeko Xabier Solanoren eta DJ Zigorren bisita izango dugu; Esna diskoaren bigarren atala aurkeztera etorriko dira. Asteazkenean, Claroscuro diskoa aurkeztuko digu Madera talde bilbotarrak. Eta ostegunean, astea bukatzeko, Gaztea DJ Lehiaketaren lehenengo edizioaren inguruko kontu guztiak izango ditugu mintzagai.

Badakizue! Astelehenetik ostegunera, iluntzeko bederatzietan, 'B aldea'!