Sunset Sons taldearen bisitak hartuko du lekua gaurko 'B aldea'n

Sunset Sonsek emanaldi akustikoa emango du, 21:00etatik aurrera.

Dekot izan zen astelehenean 'B aldea' saioan, Maketa Lehiaketaren garaipenaren harira. Hori, ordea, ez zen aste honetako plater garrantzitsu bakarra izan, Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek menu gozoa prestatu baitute aste bukaerarako ere.

Hala, gaur Hossegorren bizi den Sunset Sons laukotearen bisita jasoko dute. Australia eta Britainia Handiko musikariek osatzen dute taldea.

Aurten Very Rarely Say Die diskoa argitaratu dute. Iaz ere izan ziren Miramongo estudioetan, eta badirudi gustuko izan zutela esperientzia. Izan ere, emanaldi akustikoa eskaintzeko asmoa dute, 'B aldean. Oraingoan, baina, hirukote gisa arituko dira.

Bukatzeko, bihar Delafe bilakatuko da gaueko protagonista. Oscar D'Aniellok bakarkako proiektu horri buruz hitz egingo du, baita larunbatean, Donostian, Nothing Box taldearekin batera, emango duten kontzertuaz ere.

Astelehenetik ostegunera, 'B aldea'n duzue hitzordua, 21:00etik aurrera.