Capsulak akustikoan aurkeztuko du lan berria, 'B aldea' saioan

'Santa Rosa' diskoko kantuak entzungo dituzte 'B aldea' saioko entzuleek, 21:00etatik aurrera, eta Gaztearen webgunean eskegiko dugu bihar gaurko saioa.
Eskean kristo. Argazkia: Tom hagen
Eskean kristo. Argazkia: Tom hagen

Astelehenean 'B aldea' saioan eman zituzten ezagutzera Maketa Lehiaketaren finalean lehiatuko diren bost taldeen izenak. Indartsu abiatu zuten, beraz, astea Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek, eta, aurreikusitakoaren arabera, sasoi betean bukatuko dute.

Izan ere, bart Burun Danga talde donostiarraren bisita jaso ostean, gonbidatu berezia izango dute estudioan gaur bertan. Hain zuzen ere, Capsularen emanaldi akustikoak bustiko du estudioa. Santa Rosa diskoko kantuak aurkeztuko dituzte, eta emanaldi akustikoa Gaztearen webgunean izango duzue ikusgai, bihartik aurrera.

Horrez gain, asteburuko kontzertuen agenda errepasatuko dute. Ez galdu 'B aldea', astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera!

 

Publizitatea
X