Pettiren bisita espero dute gaurkoan 'B aldea' saioan
Labetik atera berri dauden zenbait disko aurkezteaz gain, berorien egileekin egoteko aukeraz ari dira gozatzen Ainhoa eta Xabi, aste honetan.
Astelehenean, Yellow Big Machineren Always whith you lan berria entzun zuten 'B aldea' saioaren jarraitzaileek. Izan ere, disko hori aitzakiatzat hartuta elkarrizketa egin zieten taldekideei, 21:00etatik aurrera.
Atzo, berriz, Laurobaren IV proiektuak hartu zuen lekua, eta gaurko Pettiren bisita espero dute. Hotzikarak proiektua agertokiz agertoki aurkezten dabil azkenaldian abeslari nafarra.
Bukatzeko, ostegunean Niña Coyote eta Chico Tornadoren EATE diskoa ardatz hartuta abiatuko dute saioa.
Hori gutxi ez eta, Maketa Lehiaketarentzat tarte zabal bat gordeko dute egunotab. Hartara, egunean hiru finalista ezagutzeko aukera izango dute entzuleek.
ntzuleek. ntzuleek.