John Berkhouten bisita jasoko dute gaur 'B aldea' saioan
Maketa Lehiaketa bigarren fasean sartu da. Astelehenean, 21:00etan, 'B aldea' saioan, iragarri zituzten bozketa faserako sailkatu diren talde eta bakarlarien izenak, eta atzotik botoa emateko hautua dute entzuleek. Guztira, hogeita lau dira 25. edizio honetan sailkatu direnak. Horretaz jardun zuten Ainhoak eta Xabik asteko lehenengo saioan.
Atzo, ostera, Monte del Oso Iruñeko taldearekin egon ziren, Existen moscas que relajan durante el vuelo diskoaren nondik norakoak ezagutze aldera.
Bestalde, gaur, John Berkhouten bisita jasoko dute. Azken honek ere lan berria dauka esku artean: Bloo mind.
Bukatzeko, GOR diskoetxearen 25. urteurrena hartuko dute hizpide ostegunean, eta urtemugaren kariaz Nafarroako hiriburuan egingo duten jaiaz ere mintzatuko dira Ainhoa eta Xabi.