Love of Lesbianekin dute hitzordua Ainhoak eta Xabik, gaur
El Poeta Halley disko berria aurkeztuko dute 'B aldea' saioan.
Aste gozoa dute aurretik 'B aldea' saioko entzuleek. Gaur bertan, Love of Lesbian taldekoekin izango dira, El Poeta Halley disko berria aurkeztuko dutelako.
Asteartean, berriz, Nazca taldearekin dute hitzordua. Iazko Maketa Lehiaketako irabazleak Mecca estudioan izan dira azkenaldian, abesti berriak grabatzen, eta gai hori hizpide hartuta emango dute saioa.
Asteazkenan ere ez dira esku hutsik helduko Ainhoa eta Xabi. Cobraren Riffyard lana ardatz hartuta, taldekideekin izango dute solasaldia.
Astelehenetik, ostegunera, 21:00etatik aurrera, 'B aldea' da zure aukera!
aukera! aukera!