Grises zestoarren 'Erlo' lana hartuko du ardatz gaurkoan 'B aldea'k
Elkarrizketaz jantzita egongo da 'B aldea' saioa aste honetan. Atzo, Lenao oñatiarren hotsek astindu zuten estudioa. Besteak beste, Sharon Stoner, Latzen eta Potemkin taldeetan aritutako kideek Lenaoren estudioko estreinako diskoari buruz mintzatu ziren.
Atzo, berriz, Gorka Urbizu izan zen mikrofonoaren bestaldean, Peiremans+-ek aurki argitaratuko duen diskoaren nondik norakoak argitzen.
Bestalde, agaur Grises talde zestoarrak hartuko du lekua. Erlo lana besapean hartuta iritsiko dira aipatu irratsaiora.
Azkenik, ostegunean, Audience taldearen hurbileko proiektuak hartuko dituzte hizpide Ainhoak eta Xabik. Izan ere, Jai Alai Blues dokumentalaren soinu bandaren egileek zuzeneko emanaldiak eskaintzen hasiko dira aurki. Hain zuzen ere, larunbatean emango dute lehendabiziko kontzertua, Gernikako Lizeo antzokian, Lekuek jaialdiaren baitan.
Ez galdu 'B aldea' astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera!