Eraso! taldekoek 'Kaiolarik ihes' lanaz jardungo dute gaur 'B aldea'n
Bihar, Mikel Uraken bakarlaria Neguaren ostean lana besapean hartuta iritsiko da 'B aldea'ra.
Euskal taldeei tarte zabala gorde diote aste honetan ere Ainhoak eta Xabik, 'B aldea' saioan. Hasteko, atzo, Iban Urizar gonbidatu zuten Amorante lan berriaren inguruko nondik norakoak ezagutzeko. Gainera, formatu akustikoan, bost kantuko proiektu berri horretako kanturen bat edo beste joko zuen.
Atzo, Begiz Begi taldearekin izan zuten solasaldia. Hain zuzen ere, Joan ihes egin baino lehen diskoa aurkeztu zuten.
Gaur, Eraso! zarauztarrak izango dira, taldearen 20. urteurrenaren kariaz argitaratutako Kaiolatik ihes proiektuaz jarduteko.
Hori gutxi ez eta, ostegunean Mikel Uraken bakarlaria Neguaren ostean lana besapean hartuta iritsiko da 'B aldea'ra.
Ez galdu aste honetako irratsaioak, 21:00etatik 22:00etara.