2ZIO taldekoden bisitak bustuko du gaurko 'B aldea' saioa

Bihar, berriz, Ekizak bakarkako diskoa aurkeztuko du, akustikoan.

Ostiralean iritsiko da, azkenik, Belako taldearen Hamen lana. Jarraitzaileak gogotsu daude mungiarren berriena ezagutzeko. Gauzak horrela, zale diren guztiei zuzenduta, diskoa aurkeztu zuten astelehenean 'B aldea' saioan. Horretarako, Lore eta Cris gonbidatu zituzten.

Atzo, "Mezu bat zuretzako" tartean Kristina Solanori egokituko zitzazion mezua bidaltzea. Hori gutxi ez eta, Ekain Perezen tarteak ere lekua izan zuen, baita WASen disko berriak ere. Izan ere, lan horren aurrerapenaz gozatu zuten entzuleek astearte gauean.

Gaur 2ZIO taldekoen bisita nagusituko da. Horiek ere proiektu berriaren nondik norakoak azaltzera gerturatuko dira.

Bukatzeko, ostegunean Ekizak bakarkako diskoa aurkeztuko du, akustikoan. Hain zuzen ere, hiru abesti joko ditu zuzenean, 21:00etatik aurrera.