Voltaia taldea, gaurko gonbidatua, 'B aldea'n

Medusa disko berriaz jardungo dute, 21:00etatik aurrera, entzuleek lan horren edukia hobeto ezagutze aldera.

Astelehen goizetik iritsi zen albiste ilunari adarretatik eutsita ekin zioten asteari "B aldea" saioan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Horren harira, egun osoan Bowie zenaren inguruan esandakoak errepasatu zituzten. Gainera, abesti berriak estreinatu zituzten; The Last Shadow Puppetsen berriena, kasu.

Atzokoan gonbidatu berezia izan zuten. Izan ere, Xabi Solanok eskainitako kantuak hartu zuen lekua "Mezu bat zuretzako" tartean. Hori gutxi ez eta, Ekain Perezekin hamarkada ezberdinetatik bidaiatu zuten entzuleek, aste honetako gaiari helduta.

Gaur Voltaia taldearen Medusa disko berriaz jardungo dute, lan horren edukia hobeto ezagutze aldera.

Bukatzeko, ostegunean Ibon Fernandezen bisitak "Pop Track" saioaren aurrerapena eramango du estudiora. Halaber, asteburuko agenda gainbegiratuko dute.