Kometa taldeak 'Grabitatea' diskoa aurkeztuko du gaur 'B aldea' saioan

Bihar, berriz, Rural Zombiesen berrienari buruz hitz egingo dute Ainhoak eta Xabik.

Estankonaren bisita izan zuen atzo Gaztea Irratiko 'B aldea' saioak. Bilboko estudioan izan zen bera, disko berria aurkezten.

Gaurkoan, berriz, Kometa taldeak hartuko du lekua. Grabitatea lanaren nondik norakoak azalduko dituzte Kometa taldekoek, 21:00etatik aurrera.

Asteazkenean ere aurkezpen batek girotuko du Ainhoa Urretabizkaiaren eta Xabier Doncelen saioa. Hain zuzen ere, Rural Zombiesen Bat diskoa ezagutzeko aukera izango dute entzuleek, 'B aldea'ri esker.

Bukatzeko, ostegunean, Durangoko Azoka ardatz hartuta ekingo diote saioari. Hain zuzen, autoekoizpenaren bidea hautatu duten taldeei buruz mintzatuko dira.