Enkorek disko berriari buruz hitz egingo du gaur, 'B aldea'n

Xabi Hoorekin hitz egingo dute, Enkore taldearen E diskoaren nondik norakoak ezagutzeko.

Sorkun abeslari gipuzkoarrak Ziklomorphosia disko berriari buruz hitz egin zuen astelehenean 'B aldea' saioan.

Asteartean, berriz, "Mezu bat zuretzako" tarteak hartu zuen lekua, baita Ekain Perezen kolaborazioak ere. Azken honek zenbait hamarkadatako musikaren errepasoa egin zuen.

Hori gutxi ez eta, atzo, Laurobak gozotu zuen gaua, Gaztea Cover ekimenerako moldaketa eginez. Gainera, gaur Xabi Hoorekin hitz egingo dute, Enkore taldearen E diskoaren nondik norakoak ezagutzeko.

Piztu irratia, eta entzun 'B aldea', astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00etara.