Iker Laurobaren bisita, aste honetako 'B aldea'ri ekiteko
Gaur Iker Laurobak Zeru tolesgarria bakarkako lehendabiziko lana aurkeztuko du 'B aldea' saioan. Gainera, ez da bakarrik joango; adi, beraz, hasteko estreinako saioari.
Asteartean, berriz, "Mezu bat zuretzako" tarteak Seiurteko Jokin Elorzaren eskaintza izango du ardatz. Ohi bezala, mezua eta abestia eskainiko ditu aste honetako gonbidatuak ere. Halaber, Ekain Perez kolaboratzaile berria ezagutuko dute entzuleek. Hori gutxi ez eta, BIME Live jaialdiari begira, han arituko diren taldeen errepasoa egingo dute Ainhoak eta Xabik.
Asteazkenean, asteko hitzordu garrantzitsuena helduko da. Izan ere, egun horretan Gaztea Cover ekimenaren atal berri bat hasiko da. Skasti taldeari egokitu zaio oraingoan talde ezagun baten moldaketa egitea.
Bukatzeko, ostegunean Bad Sound System eta Glaukoma elkarrekin izango dira, Sua zaintzen diskoa aurkezten.
21:00etatik aurrera, 'B aldea' da zuen aukera!