Peachy Joke taldeak 'No Heroes' diskoa aurkeztuko du gaur 'B aldea'n

Tolosarrek akustikoan aurkeztuko dute lan berria.

Beteta dator asteko 'B aldea' saioko agenda. Lehenik eta behin, aipatzekoa da gaur bertan Peachy Joke taldearen bisita jasoko dutela. No Heroes disko berria akustikoan aurkeztuko dute tolosarrek.

Bihar, berriz, Zain taldeko Unai abeslariak ezezagun bati mezua bidaliko dio, abesti batekin lagunduta. Gainera, kolaboratzaile berria izango dute: Ekain Perez.

Hori gutxi ez eta, asteazkenean Gaztea Cover ekimenak Urtz taldearen moldaketa izango du ardatz. Oraindik, ordea, ez dugu argituko zein euskal talderen bertsioa egingo duen.

Ez galdu 'B aldea', astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera.

etatik aurrera.