Kutxa Kulturri buruzko saio berezia, Ainhoa Urretabizkaiaren eskutik
Ostegunean, 17:00etatik aurrera, Donostiako musika-jaialdi ezagunenari buruz jardungo dute Gaztea Irratian.
Kutxa Kultur 2014
Aurki hasiko da 'B aldea'ren denboraldi berria, baina aurretik izango da saio bereziren bat edo beste; biharkoa, kasu.
Hain zuzen ere, Ainhoa Urretabizkaiak gidatuta, Kutxa Kultur Festibalari buruzko saioa izango da ostegunekoa. Hala, 17:00etatik aurrera, Donostian irailaren 5ean eta 6an egingo duten jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak hartuko ditu hizpide Ainhoak.
Aipatu jaialdiko kartelburuak Vetusta Morla eta Yo La Tengo izango dira, baina beste hainbat taldek ere bisitatuko dute Igeldoko jolas-parkea: adibidez, bideoklip berria aurkeztu berri duen Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea.