Bilbao BBK Live jaialdiaren nondik norakoak, 'B aldea' saioan
Bihar Manett talde bilbotarraren Caravan diskoaz hitz egingo dute.
Abian da 'B aldea' saioko aste honetako egitaraua. Ohi bezala, astea beterik dute Ainhoak eta Xabik.
Atzo, McEnroe talde getxoztarraren bisita izan zuten. Rugen las flores diskoa besapean hartuta iritsi ziren estudiora.
Gaur, berriz, Bilbao BBK Live jaialdiaren errepasoa egingo dute, motorrak berotzen hasteko.
Bestalde, bihar Manett talde bilbotarraren Caravan diskoaz hitz egingo dute.
Bukatzeko, Bassmatik denboraldiko azken abestia eskaini du osteguneko saioan.