Rockumentalak jaialdiaren nondik norakoak, gaur, 'B aldea'n

Bihar, berriz, Bassmatik 'B aldea'rako propio prestatutako abestia estreinatuko dute.
B Aldea 2013-2014: Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel-3. Argazkia: EiTB

Aguxtin Alkhaten bisita izan zuten astelehenean Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Haizeen meneko diskoa aurkeztu zuen kantari heletarrak 'B aldea'n.

Atzo, berriz, Eñaut Martirekin hitz egin zuten, Giranice talde oriotarraren lan berriaren harira.

Gaur Rockumentalak jaialdiaren nondik norakoak argitzeko asmoa dute. Gainera, aurtengo edizioaren egitarauaren berri emango dute.

Bukatzeko, ostegunean Bassmatik 'B aldea'rako propio prestatutako abestia estreinatuko dute.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, Gaztean duzue hitzordua!

/p>
Publizitatea
X