Kalakan hirukotea disko berriarekin helduko da gaur 'B aldea'ra

Bihar, berriz, Toshiroren bisita izango dute.

Munlet taldearen bisitak ireki zuen 'B aldea' saioko asteko egitaraua. Lan berria zuzenean aurkeztu zuen Mendaroko bikoteak, eta bideoklip berria estreinatu zuten Gaztean.

Atzokoan, berriz, MAZ Basaurik larunbatean dituen hitzorduak hartu zituzten hizpide Ainhoak eta Xabik. Ruper Ordorika eta Audience izan ziren han. Gainera, doako kontzertuen esparruan, Tulsa eta Señores arituko dira.

Kalakan hirukotea disko berriarekin helduko da gaur 'B aldea' saiora.

Bukatzeko, Toshiroren bisita espero dute ostegunerako.