Anarik 'Zure aurrekari penalak' lana aurkeztuko du gaur 'B aldea'n

Bihar, berriz, Bassmatiren kantu berri batekin gozatuko dute entzuleek.

Aurkezpenez jositako astea prestatu dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Skastik Maskarak disko berria aurkeztu zuen astelehenean 'B aldea' saioan. Atzo, berriz, horixe bera egin zuen Reina Republicana taldeak, El despertar lanaren ingurukoak azaldu baitzituen.

Aurkezpenekin jarraituz, gaurko saioan Anari izango dute estudioan, Zure aurrekari penalak lana esku artean hartuta.

Bukatzeko, bihar, Bassmatiren kantu berri batekin gozatuko dute entzuleek.