Xabi Solanorekin hizketaldia, gaueko 'B aldea' saioan
Bihar, berriz, Toshiro gonbidatuko dute estudiora.
Ohi bezala, 21:00etan eman zioten hasiera astelehenean 'B aldea'ri, baina Ainhoak eta Xabik gidatzen duten saioa ezustekoz beteta heldu zen. Izan ere, Maketa Lehiaketaren bost finalisten izenak iragarri zituzten saioa hasi eta ordu erdira.
Inoiz baino egitarau oparoagoa ekarri dute aste honetan. Atzo DJ Pata eta Sorkunen bisita jasoko zuten, asteburuan Euskal Herrian dituzten hitzorduak aitzakiatzat hartuta.
Gaur, berriz, Esne Beltzak asteburuan hasiko duen bira hartuko dute hizpide. Horretarako, Xabi Solanoren adierazpenak eta asmoak jasoko dituzte.
Bukatzeko, bihar Toshiro gonbidatuko dute estudiora.
Ez galdu 'B aldea', astelehenetik ostegunera!