Sunset Sons taldearen akustikoa hartuko du gaur 'B aldea' saioak

Gonbidatu bereziak izango dituzte estudioan Ainhoak eta Xabik.

Ohi baino aste laburragoa izango dute 'B aldea'n ere. Osteguna jai denez, hiru eguneko egitaraua prestatu dute oraingoan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Astelehenean, adibidez, Piztiak taldearen bisita izan zuten. Hain zuzen, U disko berria aurkeztu zuten Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik.

Dena dela, gaur iritsiko da asteko plater nagusia. Izan ere, Sunset Sons taldeak emanaldi akustikoa eskainiko du. Erresuma Batuko eta Australiako bi musikariek Hossegorren ezagutu zuten elkar, surf egiten ari zirenean. Kirola, ordea, ez zen komunean zuten afizio bakarra, musikak ere lotzen baitzuen aipatu bikotea. Hori ikusita, Sunset Sons taldea sortzea erabaki zuten.

BBC telebista-katean urteko artista berrien atalean goraipatu dituzte, eta 'B aldea' saioko entzuleek ere izango dute haien musikaz gozatzeko parada.

Hori guztia 21:00etatik 22:00ak arte izango da, Gaztea Irratian!

Irratian!