Viva Bazookak disko berria aurkeztuko du gaur 'B aldea' saioan
Bihar, berriz, Quaoar taldearen Dreamers dreaming lan berria ezagutzeko aukera izango dute entzuleek.
Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek Bizkaiko talde batekin solasean igaroko dute astelehen gaua. Hain zuzen, Viva Bazooka gonbidatuko dute estudiora, Beso Mata Banda Bang diskoari buruz aritzeko.
Bihar, berriz, Quaoar taldearen Dreamers dreaming lan berria ezagutzeko aukera izango dute entzuleek, eta ostegunean Toshiroren bisitaz gozatuko dute. Azken horrek hipster munduari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera emango die irratiaren beste aldean daudenei.
Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00etara, 'B aldea' saioan duzue hitzordua!
ordua!