Niña Coyote eta Chico Tornado, gaurko 'B aldea'ko gonbidatuak

Bihar, Toshirok hipster kulturako zaleen etxeak nolakoan diren erakutsiko die 'B aldea' saioko jarraitzaileei.

Nahiz eta oraindik neguko giroa den nagusi, dagoeneko udaberrian hasiko diren musika jaialdi ezagunenetan jarri zuten atzo arreta 'B aldea' saioko aurkezleek.

Hain justu, festibal garrantzitsuenen errepasoa egin zuten Ainhoak eta Xabik. Besteak beste, Tres Sesenta, Azkena Rock, Bilbao BBK Live, FIB eta Sonar jaialdiak hartu zituzten hizpide.

Gaurkoan, berriz, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea gonbidatuko dute estudiora, San Frantziskon grabatu duten Lainoland EPari buruz jarduteko.

Bukatzeko, bihar Toshirok hipster kulturako zaleen etxeak nolakoan diren erakutsiko die 'B aldea' saioko jarraitzaileei.