Asteazkenean itzuliko da 'B aldea', edukiz lepo

Osso bikotearen lan berria ezagutarazteko aukera izango dute asteazkenean Haritz Letek eta Eraso taldeko Sergiok.

Ohi baino aste laburragoa dute 'B aldea' saioan. Dena den, asteazkenean indartsu itzuliko dira Ainhoa eta Xabi, Gabonak direla eta, egunotan izandako oporraldi laburraren ondotik.

Eta zer prestatu dute hurrengo bi saioetarako?

Asteazkenean, Osso proiektu berria hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute entzuleek. Horretarako, Cobra eta Kokein taldeetan aritutako Haritz Lete eta Eraso taldeko Sergio gonbidatuko dituzte estudiora. Duela gutxi sortutako musika-bikote berri horrek, aurreneko diskoko kantuak aurkeztuko ditu.

Ostegunean, berriz, Toshiroren bisita jasoko dute.

Ez galdu 'B aldea', 21:00etatik aurrera.

etatik aurrera.