Emon taldearen bisita, gaurko 'B aldea' saioan
Bihar, Bassmattik beste kantu berri bat eramango du estudiora.
Euskal taldeen nobedadeei tarte zabala eskaintzen ari dira aste honetan 'B aldea' saioan. Haxotz taldeari ireki zizkioten ateak astelehenean. Bilbotarrek Islada diskoa aurkeztu zuten, zuzenean.
Gaur, berriz, Emonen txanda izango da. Taldean aldaketak izan dituzte azkenaldian, baina hori ez da traba izan disko berria argitaratzeko orduan. Sua lana esku artean dutela, Ainhoa eta Xabirekin egingo dute solasaldia asteazkenean.
Bukatzeko, Bassmattik beste kantu berri bat eramango du estudiora bihar.
Astelehenetik ostegunera, 'B aldea' da zuen aukera!