Anger taldeak disko berria aurkeztuko du gaur 'B aldea' saioan
Ostegunean, Basstamik SGAEk antolatu ohi duen "Egilearen astean" bizitakoak kontatuko ditu.
We Are Standard taldeak larunbatean bukatuko du Day kontzertu bira Bilboko Kafe Antzokian, eta oholtza gaineko azken emanaldia aitzakiatzat hartuta, 'B aldea' saioko estudioa bisitatu zuen atzo Deu abeslariak.
Gaur, berriz, Anger talde arrasatearrak Sute perfektua diskoa aurkeztuko du Miramongo estudioetan.
Bukatzeko, ostegunean Basstamik SGAEk antolatu ohi duen "Egilearen astean" bizitakoak kontatuko ditu. Gainera, kantu berri bat prestatuko du aste honetarako ere.
Xabi eta Ainhoa zuen zain daude. Astelehenetik ostegunera piztu irratia, eta entzun 'B aldea'!