Lurra taldea gaurko "B aldea" saioko gonbidatua

'Akatsa Sisteman' lan berria aurkeztera etorriko dira.

Zer aurkituko dugu "B aldea" saioan datozen egunotan? Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek edukiz beteta daukate agenda. Ikustea besterik ez dago.

Gaur, adibidez, Lurra taldeak disko berria aurkeztuko du Miramongo estudioetan. Iñigo Muguruzaren eta Ane Garciaren konpainiaz gozatzeko aukera izango dugu, eta Akatsa Sisteman lan berria ezagutzera emango dute irundarrek.

Bihar, berriz, Gosariak lana aurkeztera etorriko da Gose talde arrasatearra.

Piztu irratia eta entzun "B aldea" saioa, 21:00etatik aurrera!