'B aldea', Jon Gurrutxagaren zain
Bihar Toshirok izan ohi duen tartean, Guraso "hipsterrak" eramango dituzte hizpidera.
Astirtitan lan berria zuzenean aurkeztera joan zen astelehenean Petti 'B aldea' saioko estudiora. Beste inon baino lehen estreinatu zuen disko berria musikari beratarrak.
Atzo, berriz, Cycle madrildarrak gonbidatu zituzten estudiora Ainhoak eta Xabik. Hilaren 14an eta 15ean Bilbon eta Iruñean kontzertuak dituztela aprobetxatuz, elkarrizketa egin zioten David Kano ekoizleari.
Jon Gurrutxagaren bisita gaurko gorde dute. Gurrutxagak zuzeneko akustikoa eskainiz aurkeztuko ditu bere abesti berrienak.
Bukatzeko, bihar Toshirok izan ohi duen tartean, Guraso "hipsterrak" eramango dituzte hizpidera.
21:00etatik aurrera, eta astelehenetik ostegunera, musikazaleok diskoaren 'B aldea'rekin duzue hitzordua.