BIME Live jaialdiari eutsita abiatuko dute asteazkeneko 'B aldea'

Bihar, musika jaialdietara eraman beharreko "look"en inguruan mintzatuko da Toshiro.

Joseba Irazoki eta Lagunak diskoaren aurkezpena ardatz hartuta abiatu zuen astea 'B aldea' saioak. Elkarrizketa eta akustikoa izan zituzten atzokoan.

Atzo, berriz, Eskean Kristo talde arratiarraren doinuek busti zuten 'B aldea'ko estudioa, eta gaur BIME Live jaialdiari buruz luze eta zabal arituko dira Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel. Urriaren 31n abiatuko da jaialdia Barakaldon, eta bi egunetan zehar talde garrantzitsuak igaroko dira oholtza gainetik.

Ostegunean ere indartsu ekingo diote saioari, Toshirok musika jaialdietako "look"ei buruz hitz egingo baitu.

Astelehenetik ostegunera, 'B aldea'n duzue hitzordua!