Kraussk taldearen lan berriari buruz, 'B aldea' saioan
Nafarroa aldeko hotsek astindu zuten astelehen gaueko 'B aldea' saioa, Joseba Irazokiri esker. Disko berria hizpide hartuta, elkarrizketa egin zioten atzokoan Ainhoak eta Xabik, eta aldi berean, kantu berri bat aurkeztu zuen.
Gaur, berriz, Kraussk talde mutrikuarraren lan berria ezagutzeko aukera izango dute 'B aldea' saioko entzuleek, eta asteazkenean, Ordiziarrock jaialdiari eutsita gidatuko dute saioa. Horretarako, jaialdiaren antolatzaileetako bat gonbidatuko dute estudiora.
Bukatzeko, ostegunean tarte berria estreinatuko dute, Toshiroren eskutik. Oraingo honetan, hipster sasijakintsuen mundua hobeto ezagutzen lagunduko die Toshirok entzuleei. Hilabetean birritan bisitatuko ditu honek Miramongo estudioak.
21:00etatik 22:00ak arte, eta astelehenetik ostegunera, Gaztean duzue hitzordua!