'Bassmatti ez da beste kontalari inozo bat', 'B aldea'ko atal berria

Asteko nobedadea ostegunean iritsiko da, Bassmatti musikariaren eskutik. Istorio bitxiak eta musika oinarri dituen atal berria estreinatuko dute.

'B aldea' saioak atal berria estreinatuko du aste honetan. Atzokoan, Ainara LeGardonekin egoteko aukera izan zuten Ainhoak eta Xabik. Kantari bizkaitarrak Every minute diskoa kaleratu zuela aitzakiatzat hartuta, elkarrizketa sakona egin zioten atzoko saioan.

Bihar, berriz, "Bassmatti ez da beste kontalari inozo bat" atal berriari ekingo diote 'B aldea'n. Hilabetean bi aldiz bisitatuko du estudioa musikari donostiarrak, eta gitarra eskuetan duela, istorio ezberdinei musika jartzeaz arduratuko da. Horretarako, berak egindako abestiak erabiliko ditu, eta Bassmattik eguneroko bizitza ikusteko duen moduak ez du inor epel utziko.

Piztu irratia, eta entzun 'B aldea', 21:00etatik 22:00etara, Gaztean.