Ainara LeGardonen disko berriari buruz, gaurko 'B aldea' saioan
'B aldea' saioak atal berria estreinatuko du aste honetan, baina aurretik, Ainara LeGardonekin egoteko aukera izango dute Ainhoak eta Xabik. Gaurko aurreikusi dute hitzordua. Izan ere, gaur bertan Every minute diskoa kaleratuko du kantari bizkaitarrak, eta lan berria aitzakiatzat hartuta, elkarrizketa egingo diote, 21:00etatik aurrera.
Ostegunean, berriz, "Basmatti ez da beste kontalari inozo bat" atal berriari ekingo diote 'B aldea'n. Hilabetean bi aldiz bisitatuko du estudioa musikari donostiarrak, eta gitarra eskuetan duela, istorio ezberdinei musika jartzeaz arduratuko da. Horretarako, berak egindako abestiak erabiliko ditu, eta Bassmatiren bizitza ikuspegiak ez du inor epel uzteko asmorik.
Piztu irratia, eta entzun 'B aldea', 21:00etatik 22:00etara.