Inun bakarlariaren bisitarekin abiatuko du astea 'B aldea' saioak

Asteazkenean, berriz, Yellow Big machine talde bilbotarra hartuko dute estudioan Ainhoak eta Xabik.
INUN (MIKEL INUNZIAGA) BAKARLARIA

Pixkanaka martxa hartzen ari dira Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel, eta dagoeneko hasi dira denboraldi berriko aurreneko gonbidatuak elkarrizketatzen.

Aste honetarako ere, bisitaren bat edo beste aurreikusi dute, Inun bakarlari bizkaitarrarena, adibidez. Zornotzatik heldutako doinuek 'B aldea' saioko estudioa bustiko dute astelehenean.

Bestalde, asteazkenean Yellow Big Machine bilbotarrek apirilean kaleratutako diskoa aurkeztuko dute, eta astean zehar Donostikluba musika-zirkuituari buruz ere mintzatuko dira.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, entzun 'B aldea'!