'B aldea'k El_Txef_A gonbidatu du gaur gaueko saiora
Gainera, Irun Rock jaialdiari buruz arituko dira egunotan Ainhoa eta Xabi.
El_Txef_A izenarekin ezaguna den Aitor Etxebarria musikariari zabalduko diote 'B aldea' saioko estudioko atea gaur gauean. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta Gernika-Lumon dituen hurrengo bi hitzorduak aitzakiatzat hartuta, elkarrizketa egingo diote Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.
Oraindik itxi gabe dute datozen egunetako gainerako gonbidatuen zerrenda, baina, besteak beste, asteburuan egingo duten Irun Rock jaialdiari buruz arituko dira aste honetan.
Denboraldi berria gogotsu abiatu dute, eta, duela aste batzuk iragarri genuen bezala, ordutegi berria ere estreinatu dute.
21:00etatik 22:00ak arte, diskoaren 'B aldea', Gaztean!