Tania de Sousak kontzertu akustikoa emango du gaur 'B aldea' saioan
Ikasturte berria abian den arren, Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek ez dute uda atzean utzi nahi, eta horregatik, euskal taldeen laguntzarekin, Euskal Herrian uztailean zein abuztuan izan diren kontzertuen errepasoa egiten ibili dira azken egunotan.
Esne Beltza eta Gose taldekoekin abiatu zuten astea. Bi talde gipuzkoar horiek udan izan dituzten zuzenekoen inguruan mintzatu ziren astelehenean.
Atzo, berriz, Big Boy talde zumaiarrak estreinako diskoa aurkeztu zuen "B aldea" saioko estudioan, eta ostegunean ere ez da nobedaderik faltako. Izan ere, Tania de Sousak Fermin Muguruzaren laguntzarekin grabatutako azken diskoa entzuteko aukera izango duzue gaur. Zuloak taldeko abeslari ohiak kontzertu akustikoa emango du abesti berrienak aurkezteko.
Dakizuenez, 21:00etatik aurrera entzungo dituzue aurten "B aldea"ko kontuak eta kantuak.