Big Boy talde zumaiarra gonbidatuko dute gaur 'B aldea'ko estudiora
Bart udako kontzertu garrantzitsuenen errepasoarekin jarraituko dute. Gaur, berriz, musika talde gazte hau ermango dute estudiora.
Ikasturte berria abian den arren, Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek ez dute uda atzean utzi nahi, eta horregatik, euskal taldeen laguntzarekin, Euskal Herrian uztailean zein abuztuan izan diren kontzertuen errepasoa egiten ari dira azken egunotan.
Aste honi ere bide beretik ekingo zioten; oraingo honetan, ostera, Esne Beltza eta Gose taldekoekin. Bi talde gipuzkoar hauek udan izan dituzten zuzenekoen inguruan mintzatu ziren atzokoan.
Gaur, berriz, Big Boy talde zumaiarrak estreinako diskoa aurkeztuko du "B aldea" saioko estudioan, eta hurrengo bi egunetan ere ez da ezustekorik faltako.
Dakizuenez, 21:00etatik aurrera entzungo dituzue aurten "B aldea"ko kontuak eta kantuak.